MAI-ONA Usurbilen egindako sagardoa zen, eta Gernikako Don Tello kaleko bigarrenean kokatutako Mavi-ren ultramarinos dendan saldu zen noizbait.

Proiektu bat sortzerakoan izena bilatzea ez da lan erraza. Izen ezberdinen artean, mahaia hitza erabiltzea gure aukeretako bat zen. 2012ko urriaren erdi aldean, orandik izena erabaki barik, lokaleko giltzak jaso eta hustutzeko lanetan geundela kutxa hau aurkitu genuen. Momentu erabakigarria izan zen proiektuari izena emateko: MAI-ONA.

Baloreak

1
Ekoizleen eta bezeroen arteko transmisio lana egiten dugu. Saltzen ditugun produktuak nork nola ekoiztu dituen jakitea gustatzen zaigu. Eta jakituria hori gure bezeroei transmititzea.
2
Elikadura eredu jasangarriagoak eraikitzea ezinbestekoa da. Bertakoa, sasoikoa, eta lurrarekiko errespetuan sortzen eta merkaturatzen diren elikagaiak lehenesten ditugu.
3
Ekoizleak zaintzen ditugu. Hauenganako harremana zuzena da, bitartekariak gutxituz. Euren lan baldintzak eta oro har duintasuna ezinbestekoak dira.
4
Bezeroekiko hurbiltasuna eta laguntasuna lantzen ditugu. Produktuen aukeraketan aldez aurretik guk egindako lana baloratu eta kofidantzan oinarritutako harremanak bilatzen ditugu.
5
Komertzio txikiek bizitasuna ematen diote herriari. Herri bizi batean sinisten dugu.
To top