Ortuariak, gaztak, ardoak, kontserbak eta mahai ona osatzeko bestelakoak

Mai-Ona Gernikako Don Tello kalean kokatutako auzoko denda txikia da, Gernikako azokaren ondo-ondoan.

Mai-Ona denda fisikoaz gain beste zerbait ere bada….

Mahai ona kontzientzia da, inguruari arreta jartzen dion begirada, munduan bakarrik ez gaudela aitortzen duen espazioa. Nondik gatozen eta nora goazen galdegiten duen bazkalondo amaigabea.

Mahai ona mundu oso bat da, plater bateko osagaietan biltzen den mundua. Egun berri bakoitz oro lanera jeikitzen den baserritarraren mimoa. Eguraldiaren zain dagoen uzta. Ilgorako ekaitzarekin ernetako haziaren indarra.

Mahai ona plazerra da, zirrararen kili-kilia, konpartitzen duenaren emozioa eta zoriona.

Mahai ona jaten eta edaten dugunaren ezagutza da, aukeraketa, egiten duenarekiko begirune eta harremana.

Mahai ona lurra da, bizitzaren sehaska, sortu gintuen munduaren osasuna.

Mai-Ona mahai ona da, mahai ona egiteko zure etxea.

la
bonne
table
To top